Hemen daukazu Teknologia berriei buruzko informazioa!! Sartu eta ikusi ezazu!!

domingo, 31 de octubre de 2010

Teknologia berrien eragina gure gizartean

Gizarte baten eraldakuntza zerk eragiten duen zehaztea ez da hain erraza, baina gaur egun ukaezina da teknologia berriek gizartearen baitan daukaten eragina itzelezkoa dela. Ez bakarrik komunikazio arloan, bai eta irakaskuntzan edota familian bertan ere, sinesgaitza ematen badu ere.
Nork ez du Internet ezagutzen? Azken hamarkada pentsaezina da sare handi hau gabe. Ematen du galduta gaudela Internet ez daukagunean, eta entzunak dira mediku espezialistek tratatu behar izan dituzten atxikipen-kasuak. Esan daiteke konbentzimendu osoz Interneten barruan edozer topa daitekeela, eta edozertarako erabili dezakegula.
Ikuspegi progresista batetik, Interneten bidez lehenago kostu handiagoa ematen zuten ekintzak egitea oso erraza da, hala nola e-mail bidez komunikatu, munduko beste puntan dagoen senide batekin hitz egitea, edota munduko edozein tokiko irratia entzutea. Alderantzizkoa badirudi ere, globalizazio honen baitan jende xumea eta komunikabide alternatiboa gisa aritzen diren jendeak protagonismo handia dauka, eta hori oso garrantzitsua da, lehenago herri-xumeak informazioa kontsumitzen bazuen, orain hori ekoizteko gai da.
Kontuak kontu, ez dugu ahaztu behar teknologia berriek suspertzen duten ekonomia guztia, baian honen isla gero eta kontsumismo handiagoa da, baina teknologia berri hauek bideratuta. Horregatik, garrantzitsua da norbanakoak bereiztea zer den benetan teknologia berriek eskaintzen duten benetako garapena, eta zein negozio gurpil batean sartzeko edozein nobedade.
Beraz, nolabait gure bizitza erraztu beharko luketen teknologia hauek gizartea osotasunean hartuz sakoneko eraldaketa bat ekarri du, “karro” horretan sartzen ez denari “zaharkitu” etiketa jartzen zaio eta.

Prometeus -La Revolución de los medios





Bideo honek, teknologiak orain arte izan duen eragina eta hemendik aurrera izango duena agerian uzten du. Denbora pasa ahala, gero eta gehiago erabiltzen baitutugu teknologia berri hauek, era berean, tradizionalak alde batera utziz.

Bideoa ikusi ostean, galdera bat sortzen zait: benetan horrelakoa izango da gizartea 2050.urtean?
Egia da, gero eta gutxiago erabiltzen ditugula entziklopediak, egunkariak, irratia, .. eta hauen ordez internet erbiliz. Interneten denetarik aurki dezakegu, hala nola, informazioa (entziklopedia digitalen bidez –wikipedia-), egunkaria dohainik irakurrri, irratia entzun, telebista ikusi, …

Nire ustez, teknologia berriek gero eta leku handiagoa hartzen ari dira gizarte honetan. Horrela jarraituz gero, baliteke 50 urte barru gizartean internet edozertarako erabiltzea; lehen aipatu dudan bezala, adibidez: irratia entzuteko, egunkari eta entziklopedia digitalak irakurtzeko, telebista (iragaki eza) ikusteko, … Hau da, dena interneten bidez egingo da. Oso zaila bada ere, niri metodo tradizionalak mantentzea gustatuko litzaidake, nahiz eta besteak ere gizartean eragin handia izan.

Gizartean, teknologia berriek ere eragin handia dute hezkuntzan, hain zuzen ere, eskoletan. Duela gutxi eskola 2.0 proiektua txertatu dute, non ikasleek haien eskura ordenagailu portatil bana, arbela digitala, etab. izango duten. Honela, aurrerapausu bat eman dute teknologia berriarekiko hurbilketari.

Bestalde, uste dut guk ezer gutxi egin dezakegula honen inguruan. Gizarteak markatzen ditu pautak eta hauen eragina eta eboluzioa. Beraz, eta nahiz ez gustatu, interneten eragina hor dago, eta horrekin bizitzera moldatu beharko gara. Hala eta guztiz ere, umeei liburuak, egunkaria, … irakurtzen bultzatu ahal diegu, horrela, metodo tradizionalak bizirik mantentzeko.

miércoles, 20 de octubre de 2010

WEB 2.0

Web 2.0 terminoa ohiko web orrialdeen (web 1.0) hurrengo belaunaldia litzateke, zeinetan helburua internauten arteko elkarrekintza edo elkar-komunikazioa den. Web 1.0 arinagoko bere belaunaldiarekin alderatuz, daukan ezberdintasun nagusia kontsumitzaile izatetik kontsumitzaile + ekoizle izatera pasatzea da.

Edozeinek sortu dezake interneterako materiala, berau konpartitu, komentatu, eta milaka eta milaka erabiltzaileen artean nolabaiteko konexio bat sortu. Ezaugarri hau oso garrantzitsua da, denbora librearen kudeaketa ezberdina izan daitekeelako, eta orain, edukiak kontsumitu beharrean, erabiltzaile askok nahiago dute beraiek sortu.
Web 2.0-ren beste ezaugarri garrantzitsu bat, forma ezberdinak dituela da: podcast (mp3 formatuan zabaldutako irrati programak), wikiak (informazioa elkartrukatzeko balio dute), .. Beste hainbat aplikazio ere baditu: youtube, blog-ak, wikipedia, tuenti, facebook, …

Web 2.0 honetan XTML eta XMLak bereizten dira. HTML pentsatuta dago dokumentu baten egitura eta edukaik definitzeko, batera ageri dira. XML-an aldiz, edukiak eta egitura bereiztuta ageri dira, eta edozionek erabili eta aldatu dezake bertan ageri den informazioa. Honek, askatasuna eta flexibilitatea ematen du (Adibidez, blog-ak). Ordea, XTML aditu batek bakarrik egituratu dezake, eta ondorioz, ez da hain malgua.

Ondorio modura, esan dezaket gero eta gehiago erabiltzen direla teknologia berriak, kasu honetan, bereziki, internet. Gaur egun, gero eta gehiago erabiltzen dugun baliabidea da, tradizionalak alde batera utziz. Adibidez, egunkaria erosi beharrean, interneten berriak irakurtzen ditugu. Lagunekin, familiarekin,.. geratzeko edo hitz egiteko ere, tuentiaren bidez (esate baterako) egiten dugu. Arropa, janaria, ikuskizunetarako sarrerak, … ere interneten bidez eskuratzen ditugu.

martes, 12 de octubre de 2010

Irakaskuntza eta teknologia (Gorka Jakobe Palazio)

Sarrera

Kaixo! Nire izena Olatz da, eta Lehen Hezkuntzako irakaslea izateko ikasten ari naiz.
Aurten, ikasgai berri bat daukagu:  Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak.
Blog honen bitartez, ikasgai honetan ikasten dudanari buruz hitz egingo dut. Era berean, zalantzak, hausnarketak eta ateratako ondorioak ere azaleratuko ditut.