Hemen daukazu Teknologia berriei buruzko informazioa!! Sartu eta ikusi ezazu!!

domingo, 31 de octubre de 2010

Teknologia berrien eragina gure gizartean

Gizarte baten eraldakuntza zerk eragiten duen zehaztea ez da hain erraza, baina gaur egun ukaezina da teknologia berriek gizartearen baitan daukaten eragina itzelezkoa dela. Ez bakarrik komunikazio arloan, bai eta irakaskuntzan edota familian bertan ere, sinesgaitza ematen badu ere.
Nork ez du Internet ezagutzen? Azken hamarkada pentsaezina da sare handi hau gabe. Ematen du galduta gaudela Internet ez daukagunean, eta entzunak dira mediku espezialistek tratatu behar izan dituzten atxikipen-kasuak. Esan daiteke konbentzimendu osoz Interneten barruan edozer topa daitekeela, eta edozertarako erabili dezakegula.
Ikuspegi progresista batetik, Interneten bidez lehenago kostu handiagoa ematen zuten ekintzak egitea oso erraza da, hala nola e-mail bidez komunikatu, munduko beste puntan dagoen senide batekin hitz egitea, edota munduko edozein tokiko irratia entzutea. Alderantzizkoa badirudi ere, globalizazio honen baitan jende xumea eta komunikabide alternatiboa gisa aritzen diren jendeak protagonismo handia dauka, eta hori oso garrantzitsua da, lehenago herri-xumeak informazioa kontsumitzen bazuen, orain hori ekoizteko gai da.
Kontuak kontu, ez dugu ahaztu behar teknologia berriek suspertzen duten ekonomia guztia, baian honen isla gero eta kontsumismo handiagoa da, baina teknologia berri hauek bideratuta. Horregatik, garrantzitsua da norbanakoak bereiztea zer den benetan teknologia berriek eskaintzen duten benetako garapena, eta zein negozio gurpil batean sartzeko edozein nobedade.
Beraz, nolabait gure bizitza erraztu beharko luketen teknologia hauek gizartea osotasunean hartuz sakoneko eraldaketa bat ekarri du, “karro” horretan sartzen ez denari “zaharkitu” etiketa jartzen zaio eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario