Hemen daukazu Teknologia berriei buruzko informazioa!! Sartu eta ikusi ezazu!!

lunes, 27 de diciembre de 2010

Informazioaren kudeaketa


Gaurkoan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailan ingurune ikasgaian aritzeko informazioa aurkitzen aritu naiz. Egin berri dugun taldeko lan honetan, wikia delakoan (blogaren diseinua), guk hain zuzen ere, ingurune gaia jorratzea erabaki dugu. Horregaitik, honen inguruko informazioa bilatzea eta kudeatzea egokitu zait. Lehenik eta behin, internet sare zabal honetan, bilatzaileeen laguntzaz (hala nola, google, yahoo eta interneten bera)ingurune arloko zenbait gaiei buruzkoak bilatzen hasi naiz. Baina, informazio ugari dagoenez, lanean jorratuko dogunari buruz zentratu naiz, animalien sailkapenean, alegia. Beraz, eta hau kontuan izanda, informazioa bilatu eta gauza ugari agertu dira: eduakiak, laburpenak, irudiak, bideoak, eskemak, ariketak, ... Hauen artetik, interesgarrienak eta erabilgarrienak aukeratu eta delicious-en sailkatu eta gorde ditut. Bertan, hau da Delicious-en gaika eta informazioaen arabera kudeatu dut infromazioa. Horrela, edozein momentuan, edozer bilatzerako orduan, eskuragarriago egongo da. Azken finean, honako web orrialdeak izan dira sailkatutakoak eta gordetakoak: - Animalien sailapenaren laburpen idatzia: http://www.euskalnet.net/jmuinoa/8gaia.htm - Test ariektak, animalien ingurukoak: http://www.proarabatic.org/webquest/seminario/seminario03_04/animaliak/hiperbinkuloak%20egiteko/hotpotatoes.htm - Animalien Sailkapena Eskema: http://cmapspublic.ihmc.us/rid=1228466940203_41155902_1850/Animalien%20Sailkapena%20Lehen%20Hezkuntza.cmap - Bideoa (Animalien Erreinua, 1.zatia): http://www.youtube.com/watch?v=oPN5tecbGhE - Bideoa (Animalien Erreinua, 2.zatia): http://www.youtube.com/watch?v=gS2vO7Md_u8

miércoles, 22 de diciembre de 2010

Alfabetizazio Digitala




Beste bideoaren link-a: klikatu hemen


          “Multimedia Literacy Digital Story” eta “Tiscarresume” bideoak ikusi ostean, hainbat ideia etorri zaizkit burura. Ikus berri ditugun bideo hauen ikuspuntua oso desberdina dela esan behar da, baina hala ere, biek azaleratu nahi idtuzten ideia berebiziko garrantzia dutela uste dut. Era berean, honen inguruan, esan beharra dago, egungo hezkuntzan alfabetizazio digitalak gero eta indar handiagoa hartzen ari dela (eta beste hainbat esparruetan ere).

            Lehenengo bideoan, “Multimedia Literacy Digital Story” delakoan, alfabetizazioaren eraginez guretzat imaginatzeko zailak diren gauzak irudikatzea posiblea den, eta nola horren bitartez, errazago ulertzen ditugun kontzeptu horiek.

            Bigarren bideoan, aldiz, “Tiscarresume” delakoan, alfabetizazioaren inguruko ikuspegi oso desberdina ageri da. Honetan, curriculumaren egokitzapena eta ikasleen formakuntza ezinbesteko alderdia da alfabetizazio digitala ematerako orduan.  Horretarako, kontuan izan beharko da, irakasleen formakuntza. Izan ere, ikasleek formakuntza egokia jaso ahal izateko, lehenago irakasleek jaso behar izango dutelako. Bestalde, aipatu egiten da, internet sarean, hainbat gauza aurki daitezkela,  horietan murgilduta, ondo aukeratzen jakin behar dela; hots, gauza egokiak eta erabilgarriak.

            Azken finean, alfatetizazio digitalerako,ezinbestekoa izango da gizabanakoaren formakuntza aktiboa. Era berean, kontzienteak izan beharko gara, non sartzen garen eta hauen arauak. Ahaztu beharrik ez,  pribazizateari uko egiten diogula, interneteko zenbait orrialdetan sartzen garenean.

jueves, 9 de diciembre de 2010

Blogaren Aplikazio Didaktikoa

               Normalean, blog kontzeptua aisialdiarekin lotzeko ohitura dugu, interneten nabigatzea denbora-pasa sinplea dela pentsatzen dugun era berean. Agian benetako kontzeptuaren adiera ez dugu ezagutzen, informazioa elkartrukatzeko erraztasun hori ez baitugu estimutan, eta ez gara konturatzen blog baten eginkizuna horixe bera dela: bestelako informazio bat eskaintzea alegia.. Beraz, gizarte “liberal” honetan oso garrantzizko tresna baten aurrean gaude.
                Nola erabili, orduan, hizkuntzaren testuinguruan? Ikasleek amankomunean dauzkaten edukiei buruzko iritziak, gogoetak.. eta abar konpartitzen dituzte, irakurriak izateko aukera ezinbesteko bat edukiz, eta besteengandik ikasiz. Ikasketa dinamikoa eta parte-hartzailea den aldetik, eraginkorragoa izango da, eta horixe da “blog-didaktikoaren” betekizuna: ikasleak ikas dezan, sinpleki.
                Era berean, beste hainbeste abantailaren aurrean gaude honelako aplikazioak erabiltzean: ikasleak teknologia den bere testuinguruan lan egingo du, hau da, aisialdirako erabiltzen duen tresna berberarekin lan egingo du. Halaber, ikasleen nolabaiteko komunitate bat sortuko da non besteen iritziak eta hezkuntza-edukien gaineko gogoetak edota kritikak irakurri ahal izango diren eta ondorioz, iritzi propio sendoago bat sortu. Bestalde, erosotasuna kontuan edukitzekoa ere bada; sarera konektatzea besterik ez da edonondik eta edonoiz (edonoiz honek esan nahi du ere denborari dagokionez mugagabea dela) edukiak kontsultatzeko.
                Amaitzeko, esan irakasleen teknologiarekiko trebakuntza ere bermatuta izan beharko dutela ikasleek, aplikazioen erabilera on baten mesedetan. Ikasleek metodo hauek erabiliz ikastea lortzen badute, helburua lortuta egongo da, eta urrunago joanda, blog kontzeptua gizarteak pairatzen duen informazio-desinformazio kontrol-gura horren alternatiba gisa ulertzeraino heltzen badira, 10 puntuko irakasle baten aurrean egongo gara.

Eskola 2.0 eta Pizarra Digitala


2.0 hain modan jartzen ari den kontzeptu hau ez da abantailez josia. Nekez aurkituko dugu eskola 2.0 erabiltzen duen programa eraginkorrik; gauza bat da 2.0 teknologia erabiltzea sarean, edonor izateko edukien sortzaile eta jabe, eta beste bat, oso alderantzizkoa, 2.0 hezkuntza-programa gisa ulertzea. Zer dela eta? Urteak eta urteak daramatzatelako hezkuntzan lan egiten duten profesionalek euren jakituriak modu eraginkorrenean transmititzeko programak eta buruhausteak aurrera eramaten, honelako aplikazio batek gauetik egunera dena aldatzeko moduan. Pizarra Digitala, Eskola 2.0 delakoaren oinarrian dagoena, saiakera hutsala izan zen, eta gainera azken honek baino ezaugarri mesedegarriagoak zituen, “curriculuma” kontuan hartzea adibidez. Irakasleen motibazio eta prestakuntza faltak, zentroen benetako inplikaziorik eza, eta are garrantzitsuagoa dena, metodologia sakon eta eraginkor baten faltak honen porrota dakar. Halaber, honi teknologia berriekin baliatzen laguntzen duten konpainiak dirua ateratzea helburu badute, hezkuntzaren benetako porrota sumatuko dugu. Horregatik, informatikak eta teknologiak hezkuntzan sartu orduko garbi eduki behar ditugu zenbait alderdi: irakaskuntzaren prestakuntza ezinbestekoa da, lan egingo duten testuingurua zehatz-mehatz ezagutu behar dute, horrela, eta soilik horrela, izango direlako gai benetako hezkuntza-eredu bat sortzeko, bere metodologia propioarekin. Oso altuak dira bai hardware-ari dagozkion gastuak eta bai software-ari dagozkionak, eta arrakasta ziurtatu bat ez ezik, inbertsio mota hauek ez daukate zentzurik gaur egun. Teknologiak hezkuntzari lagundu behar dio, denboraren aurrezpena ahalbidetzeko gaitasuna duen aldetik. Maiz sortzen dira arazoak edozein aplikazio mota erabiltzen ari garenean, eta denbora alferrik gastatzea ez da gaur egun daukagun pribilejioetako bat. Horregatik, teknologiak, eta zehatzago, 2.0 aplikazioek, arrakasta izango dute betiko hezkuntza-moduen osagarri gisa aritzen direnean, eta ez hezkuntza-metodoaren oinarri.