Hemen daukazu Teknologia berriei buruzko informazioa!! Sartu eta ikusi ezazu!!

jueves, 9 de diciembre de 2010

Blogaren Aplikazio Didaktikoa

               Normalean, blog kontzeptua aisialdiarekin lotzeko ohitura dugu, interneten nabigatzea denbora-pasa sinplea dela pentsatzen dugun era berean. Agian benetako kontzeptuaren adiera ez dugu ezagutzen, informazioa elkartrukatzeko erraztasun hori ez baitugu estimutan, eta ez gara konturatzen blog baten eginkizuna horixe bera dela: bestelako informazio bat eskaintzea alegia.. Beraz, gizarte “liberal” honetan oso garrantzizko tresna baten aurrean gaude.
                Nola erabili, orduan, hizkuntzaren testuinguruan? Ikasleek amankomunean dauzkaten edukiei buruzko iritziak, gogoetak.. eta abar konpartitzen dituzte, irakurriak izateko aukera ezinbesteko bat edukiz, eta besteengandik ikasiz. Ikasketa dinamikoa eta parte-hartzailea den aldetik, eraginkorragoa izango da, eta horixe da “blog-didaktikoaren” betekizuna: ikasleak ikas dezan, sinpleki.
                Era berean, beste hainbeste abantailaren aurrean gaude honelako aplikazioak erabiltzean: ikasleak teknologia den bere testuinguruan lan egingo du, hau da, aisialdirako erabiltzen duen tresna berberarekin lan egingo du. Halaber, ikasleen nolabaiteko komunitate bat sortuko da non besteen iritziak eta hezkuntza-edukien gaineko gogoetak edota kritikak irakurri ahal izango diren eta ondorioz, iritzi propio sendoago bat sortu. Bestalde, erosotasuna kontuan edukitzekoa ere bada; sarera konektatzea besterik ez da edonondik eta edonoiz (edonoiz honek esan nahi du ere denborari dagokionez mugagabea dela) edukiak kontsultatzeko.
                Amaitzeko, esan irakasleen teknologiarekiko trebakuntza ere bermatuta izan beharko dutela ikasleek, aplikazioen erabilera on baten mesedetan. Ikasleek metodo hauek erabiliz ikastea lortzen badute, helburua lortuta egongo da, eta urrunago joanda, blog kontzeptua gizarteak pairatzen duen informazio-desinformazio kontrol-gura horren alternatiba gisa ulertzeraino heltzen badira, 10 puntuko irakasle baten aurrean egongo gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario