Hemen daukazu Teknologia berriei buruzko informazioa!! Sartu eta ikusi ezazu!!

jueves, 9 de diciembre de 2010

Eskola 2.0 eta Pizarra Digitala


2.0 hain modan jartzen ari den kontzeptu hau ez da abantailez josia. Nekez aurkituko dugu eskola 2.0 erabiltzen duen programa eraginkorrik; gauza bat da 2.0 teknologia erabiltzea sarean, edonor izateko edukien sortzaile eta jabe, eta beste bat, oso alderantzizkoa, 2.0 hezkuntza-programa gisa ulertzea. Zer dela eta? Urteak eta urteak daramatzatelako hezkuntzan lan egiten duten profesionalek euren jakituriak modu eraginkorrenean transmititzeko programak eta buruhausteak aurrera eramaten, honelako aplikazio batek gauetik egunera dena aldatzeko moduan. Pizarra Digitala, Eskola 2.0 delakoaren oinarrian dagoena, saiakera hutsala izan zen, eta gainera azken honek baino ezaugarri mesedegarriagoak zituen, “curriculuma” kontuan hartzea adibidez. Irakasleen motibazio eta prestakuntza faltak, zentroen benetako inplikaziorik eza, eta are garrantzitsuagoa dena, metodologia sakon eta eraginkor baten faltak honen porrota dakar. Halaber, honi teknologia berriekin baliatzen laguntzen duten konpainiak dirua ateratzea helburu badute, hezkuntzaren benetako porrota sumatuko dugu. Horregatik, informatikak eta teknologiak hezkuntzan sartu orduko garbi eduki behar ditugu zenbait alderdi: irakaskuntzaren prestakuntza ezinbestekoa da, lan egingo duten testuingurua zehatz-mehatz ezagutu behar dute, horrela, eta soilik horrela, izango direlako gai benetako hezkuntza-eredu bat sortzeko, bere metodologia propioarekin. Oso altuak dira bai hardware-ari dagozkion gastuak eta bai software-ari dagozkionak, eta arrakasta ziurtatu bat ez ezik, inbertsio mota hauek ez daukate zentzurik gaur egun. Teknologiak hezkuntzari lagundu behar dio, denboraren aurrezpena ahalbidetzeko gaitasuna duen aldetik. Maiz sortzen dira arazoak edozein aplikazio mota erabiltzen ari garenean, eta denbora alferrik gastatzea ez da gaur egun daukagun pribilejioetako bat. Horregatik, teknologiak, eta zehatzago, 2.0 aplikazioek, arrakasta izango dute betiko hezkuntza-moduen osagarri gisa aritzen direnean, eta ez hezkuntza-metodoaren oinarri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario