Hemen daukazu Teknologia berriei buruzko informazioa!! Sartu eta ikusi ezazu!!

lunes, 27 de diciembre de 2010

Informazioaren kudeaketa


Gaurkoan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailan ingurune ikasgaian aritzeko informazioa aurkitzen aritu naiz. Egin berri dugun taldeko lan honetan, wikia delakoan (blogaren diseinua), guk hain zuzen ere, ingurune gaia jorratzea erabaki dugu. Horregaitik, honen inguruko informazioa bilatzea eta kudeatzea egokitu zait. Lehenik eta behin, internet sare zabal honetan, bilatzaileeen laguntzaz (hala nola, google, yahoo eta interneten bera)ingurune arloko zenbait gaiei buruzkoak bilatzen hasi naiz. Baina, informazio ugari dagoenez, lanean jorratuko dogunari buruz zentratu naiz, animalien sailkapenean, alegia. Beraz, eta hau kontuan izanda, informazioa bilatu eta gauza ugari agertu dira: eduakiak, laburpenak, irudiak, bideoak, eskemak, ariketak, ... Hauen artetik, interesgarrienak eta erabilgarrienak aukeratu eta delicious-en sailkatu eta gorde ditut. Bertan, hau da Delicious-en gaika eta informazioaen arabera kudeatu dut infromazioa. Horrela, edozein momentuan, edozer bilatzerako orduan, eskuragarriago egongo da. Azken finean, honako web orrialdeak izan dira sailkatutakoak eta gordetakoak: - Animalien sailapenaren laburpen idatzia: http://www.euskalnet.net/jmuinoa/8gaia.htm - Test ariektak, animalien ingurukoak: http://www.proarabatic.org/webquest/seminario/seminario03_04/animaliak/hiperbinkuloak%20egiteko/hotpotatoes.htm - Animalien Sailkapena Eskema: http://cmapspublic.ihmc.us/rid=1228466940203_41155902_1850/Animalien%20Sailkapena%20Lehen%20Hezkuntza.cmap - Bideoa (Animalien Erreinua, 1.zatia): http://www.youtube.com/watch?v=oPN5tecbGhE - Bideoa (Animalien Erreinua, 2.zatia): http://www.youtube.com/watch?v=gS2vO7Md_u8

miércoles, 22 de diciembre de 2010

Alfabetizazio Digitala




Beste bideoaren link-a: klikatu hemen


          “Multimedia Literacy Digital Story” eta “Tiscarresume” bideoak ikusi ostean, hainbat ideia etorri zaizkit burura. Ikus berri ditugun bideo hauen ikuspuntua oso desberdina dela esan behar da, baina hala ere, biek azaleratu nahi idtuzten ideia berebiziko garrantzia dutela uste dut. Era berean, honen inguruan, esan beharra dago, egungo hezkuntzan alfabetizazio digitalak gero eta indar handiagoa hartzen ari dela (eta beste hainbat esparruetan ere).

            Lehenengo bideoan, “Multimedia Literacy Digital Story” delakoan, alfabetizazioaren eraginez guretzat imaginatzeko zailak diren gauzak irudikatzea posiblea den, eta nola horren bitartez, errazago ulertzen ditugun kontzeptu horiek.

            Bigarren bideoan, aldiz, “Tiscarresume” delakoan, alfabetizazioaren inguruko ikuspegi oso desberdina ageri da. Honetan, curriculumaren egokitzapena eta ikasleen formakuntza ezinbesteko alderdia da alfabetizazio digitala ematerako orduan.  Horretarako, kontuan izan beharko da, irakasleen formakuntza. Izan ere, ikasleek formakuntza egokia jaso ahal izateko, lehenago irakasleek jaso behar izango dutelako. Bestalde, aipatu egiten da, internet sarean, hainbat gauza aurki daitezkela,  horietan murgilduta, ondo aukeratzen jakin behar dela; hots, gauza egokiak eta erabilgarriak.

            Azken finean, alfatetizazio digitalerako,ezinbestekoa izango da gizabanakoaren formakuntza aktiboa. Era berean, kontzienteak izan beharko gara, non sartzen garen eta hauen arauak. Ahaztu beharrik ez,  pribazizateari uko egiten diogula, interneteko zenbait orrialdetan sartzen garenean.

jueves, 9 de diciembre de 2010

Blogaren Aplikazio Didaktikoa

               Normalean, blog kontzeptua aisialdiarekin lotzeko ohitura dugu, interneten nabigatzea denbora-pasa sinplea dela pentsatzen dugun era berean. Agian benetako kontzeptuaren adiera ez dugu ezagutzen, informazioa elkartrukatzeko erraztasun hori ez baitugu estimutan, eta ez gara konturatzen blog baten eginkizuna horixe bera dela: bestelako informazio bat eskaintzea alegia.. Beraz, gizarte “liberal” honetan oso garrantzizko tresna baten aurrean gaude.
                Nola erabili, orduan, hizkuntzaren testuinguruan? Ikasleek amankomunean dauzkaten edukiei buruzko iritziak, gogoetak.. eta abar konpartitzen dituzte, irakurriak izateko aukera ezinbesteko bat edukiz, eta besteengandik ikasiz. Ikasketa dinamikoa eta parte-hartzailea den aldetik, eraginkorragoa izango da, eta horixe da “blog-didaktikoaren” betekizuna: ikasleak ikas dezan, sinpleki.
                Era berean, beste hainbeste abantailaren aurrean gaude honelako aplikazioak erabiltzean: ikasleak teknologia den bere testuinguruan lan egingo du, hau da, aisialdirako erabiltzen duen tresna berberarekin lan egingo du. Halaber, ikasleen nolabaiteko komunitate bat sortuko da non besteen iritziak eta hezkuntza-edukien gaineko gogoetak edota kritikak irakurri ahal izango diren eta ondorioz, iritzi propio sendoago bat sortu. Bestalde, erosotasuna kontuan edukitzekoa ere bada; sarera konektatzea besterik ez da edonondik eta edonoiz (edonoiz honek esan nahi du ere denborari dagokionez mugagabea dela) edukiak kontsultatzeko.
                Amaitzeko, esan irakasleen teknologiarekiko trebakuntza ere bermatuta izan beharko dutela ikasleek, aplikazioen erabilera on baten mesedetan. Ikasleek metodo hauek erabiliz ikastea lortzen badute, helburua lortuta egongo da, eta urrunago joanda, blog kontzeptua gizarteak pairatzen duen informazio-desinformazio kontrol-gura horren alternatiba gisa ulertzeraino heltzen badira, 10 puntuko irakasle baten aurrean egongo gara.

Eskola 2.0 eta Pizarra Digitala


2.0 hain modan jartzen ari den kontzeptu hau ez da abantailez josia. Nekez aurkituko dugu eskola 2.0 erabiltzen duen programa eraginkorrik; gauza bat da 2.0 teknologia erabiltzea sarean, edonor izateko edukien sortzaile eta jabe, eta beste bat, oso alderantzizkoa, 2.0 hezkuntza-programa gisa ulertzea. Zer dela eta? Urteak eta urteak daramatzatelako hezkuntzan lan egiten duten profesionalek euren jakituriak modu eraginkorrenean transmititzeko programak eta buruhausteak aurrera eramaten, honelako aplikazio batek gauetik egunera dena aldatzeko moduan. Pizarra Digitala, Eskola 2.0 delakoaren oinarrian dagoena, saiakera hutsala izan zen, eta gainera azken honek baino ezaugarri mesedegarriagoak zituen, “curriculuma” kontuan hartzea adibidez. Irakasleen motibazio eta prestakuntza faltak, zentroen benetako inplikaziorik eza, eta are garrantzitsuagoa dena, metodologia sakon eta eraginkor baten faltak honen porrota dakar. Halaber, honi teknologia berriekin baliatzen laguntzen duten konpainiak dirua ateratzea helburu badute, hezkuntzaren benetako porrota sumatuko dugu. Horregatik, informatikak eta teknologiak hezkuntzan sartu orduko garbi eduki behar ditugu zenbait alderdi: irakaskuntzaren prestakuntza ezinbestekoa da, lan egingo duten testuingurua zehatz-mehatz ezagutu behar dute, horrela, eta soilik horrela, izango direlako gai benetako hezkuntza-eredu bat sortzeko, bere metodologia propioarekin. Oso altuak dira bai hardware-ari dagozkion gastuak eta bai software-ari dagozkionak, eta arrakasta ziurtatu bat ez ezik, inbertsio mota hauek ez daukate zentzurik gaur egun. Teknologiak hezkuntzari lagundu behar dio, denboraren aurrezpena ahalbidetzeko gaitasuna duen aldetik. Maiz sortzen dira arazoak edozein aplikazio mota erabiltzen ari garenean, eta denbora alferrik gastatzea ez da gaur egun daukagun pribilejioetako bat. Horregatik, teknologiak, eta zehatzago, 2.0 aplikazioek, arrakasta izango dute betiko hezkuntza-moduen osagarri gisa aritzen direnean, eta ez hezkuntza-metodoaren oinarri.

miércoles, 10 de noviembre de 2010

Eten Digitala

Teknologia berrien bitartez hezkuntza, ezagutza eta informazioa eskuratzeko dauden aukera ezberdinei esaten zaio eten digitalari, hau da, sarean sartu daitezkeen (pertsonak, erakundeak, gizartea edota hiriren bat) eta ezin daitezkeen arteko desberdintasunari deritzo.

Lehenik eta behin esan beharra dago, eten digitala beti existitu egin dela, eta ezaugarri berezi batzuk zituzten pertsona gutxi batzuen eskura egon dela TTBB hauen erabilpena; esate baterako, egoera ekonomiko edota kuluralaren ondorioz teknologia berri hauek erabiltzeko aukera izan dutenak. Gaur egun, argi ikusi dezakegu, herrialdeen arteko ezberdintasunean; adibidez, Estatu Batuen eta Hondurason artean (aberatsak eta pobreak). Beraz, esan dezakegu, eten digitala herrialde batetik bestera aldatu egiten dela. Eta era berean, honen ondorioz, pertsonak, gizarteak edota erakundeak baztertuak geratzen dira. Bazterketa teknologiakoa da, baina pixkanaka-pixkanaka bazterketa edo marginazio soziala eta pertsonala bilakatzen ari da.

Hezkuntzan ere, etena gertau da. Egia esan, badaude hainbat eta hainbat herrialde teknologia ez dutela eskuragarri. Gauzak horrela, ume askoz ez dute aukera TTBB-en bitartez ikasi ahal izeteko.

Gure gizartean, eten digital mota desberdinak aurki daitezke: ekonomiko eta soziala, hezigarria, generazionala, generokoa, psikologiko edo fisikoa eta hizkuntzarena.

-Ekonomikoa eta soziala: Eten honen arazoaren zergaitia azaltzeko, bi bide nagusi ageri dira: biguna eta gogorra. Bigunan, komunikatzerako orduan arazoa teknologiaren azpiegituran agertzen da. Gogorrean, aldiz, gizarte eta ekonomiaren arteko ezberdintasunen ondorioz agertzen da arazoa.
-Hezigarria: Gaur egungo gizartean, teknologia berriak gero eta gehiago hedatzen ari dira, era berean, eskolara zabalduz. Alabaina, ikasleak aldaketa honetarako oraindik ez daude prestauta. Lehenik eta behin irakasleak prestatu behar dira, gero ikasleei irakatsi ahal izateko.
-Generazionala: Inkesta batzuk direla eta, jakin da gazteak direla TTBBak gehien erabiltzen dutenak. Honen ondorioz, ikasleak irakasleak baino erraztasun handiagoa daukatu teknologia berri hauek erabiltzerako orduan.
-Generokoa: Artikuluan aipatzen den bezala, egindako inkesta batzuen ondorioz, teknologia berriak gizonek emakumeek baino gehiago erabiltzen dituztela ondoriozta dezakegu. Dena dela, kontuan hartu behar dugu herrialdea zein den, batzuetan ez baitago ezberdintasun handirik. Adibidez, Espanian.
-Psikologiko edo fisikoa: Teknologia berriak ez dira eskolako alor guztietara oraindik zabaldu, hau da, ikasle guztientzat ez da eskuragarria.
-Hizkuntzaren etena: Kontuan hartu beharrekoa da, teknologia berrien hizkuntz ofiziala ingelesa dela, eta horrek besteak alde batera uztea dakar. Gainera, komunikatu eta ulertu ahal izateko, ingelesaren inguruko jakintza minimo bat izatea beharrezkoa da.

Eskola esparruan arazo hau konpondu ahal izateko, hezkuntzaren antolamenduan aldaketaren bat egitea beharrezkoa dela uste dut. Testuan aipatu den bezala, ikasleak oraindik ez daude ondo prestatuak teknologi berri hauek erabili ahal izateko; nire ustez, lehenik eta behin, ikasleei irakatsi aurretik, irakasleek ikasi behar dutela deritzot. Gainera, aipatutako guztia aurrera eraman ahal izateko, baliabide ekonomikoak behar dira, gero material egokia eskuratu ahal izateko.

Pasaden urtean, Euskal Herriko eskola batzuetan gutxienez, Eskola 2.0 proiektua martxan jarri zen, eta honen bidez, ikasleek teknologia berriekiko hurbilpena izan zuten. Ikasle bakoitzari ordenagailu portatil bana egokitu zitzaion, eta horrez gain, guztientzako arbela digital bat ere bai.





Artikulu hau irakurri nahi baduzue, egin klik hemen.

domingo, 31 de octubre de 2010

Teknologia berrien eragina gure gizartean

Gizarte baten eraldakuntza zerk eragiten duen zehaztea ez da hain erraza, baina gaur egun ukaezina da teknologia berriek gizartearen baitan daukaten eragina itzelezkoa dela. Ez bakarrik komunikazio arloan, bai eta irakaskuntzan edota familian bertan ere, sinesgaitza ematen badu ere.
Nork ez du Internet ezagutzen? Azken hamarkada pentsaezina da sare handi hau gabe. Ematen du galduta gaudela Internet ez daukagunean, eta entzunak dira mediku espezialistek tratatu behar izan dituzten atxikipen-kasuak. Esan daiteke konbentzimendu osoz Interneten barruan edozer topa daitekeela, eta edozertarako erabili dezakegula.
Ikuspegi progresista batetik, Interneten bidez lehenago kostu handiagoa ematen zuten ekintzak egitea oso erraza da, hala nola e-mail bidez komunikatu, munduko beste puntan dagoen senide batekin hitz egitea, edota munduko edozein tokiko irratia entzutea. Alderantzizkoa badirudi ere, globalizazio honen baitan jende xumea eta komunikabide alternatiboa gisa aritzen diren jendeak protagonismo handia dauka, eta hori oso garrantzitsua da, lehenago herri-xumeak informazioa kontsumitzen bazuen, orain hori ekoizteko gai da.
Kontuak kontu, ez dugu ahaztu behar teknologia berriek suspertzen duten ekonomia guztia, baian honen isla gero eta kontsumismo handiagoa da, baina teknologia berri hauek bideratuta. Horregatik, garrantzitsua da norbanakoak bereiztea zer den benetan teknologia berriek eskaintzen duten benetako garapena, eta zein negozio gurpil batean sartzeko edozein nobedade.
Beraz, nolabait gure bizitza erraztu beharko luketen teknologia hauek gizartea osotasunean hartuz sakoneko eraldaketa bat ekarri du, “karro” horretan sartzen ez denari “zaharkitu” etiketa jartzen zaio eta.

Prometeus -La Revolución de los medios





Bideo honek, teknologiak orain arte izan duen eragina eta hemendik aurrera izango duena agerian uzten du. Denbora pasa ahala, gero eta gehiago erabiltzen baitutugu teknologia berri hauek, era berean, tradizionalak alde batera utziz.

Bideoa ikusi ostean, galdera bat sortzen zait: benetan horrelakoa izango da gizartea 2050.urtean?
Egia da, gero eta gutxiago erabiltzen ditugula entziklopediak, egunkariak, irratia, .. eta hauen ordez internet erbiliz. Interneten denetarik aurki dezakegu, hala nola, informazioa (entziklopedia digitalen bidez –wikipedia-), egunkaria dohainik irakurrri, irratia entzun, telebista ikusi, …

Nire ustez, teknologia berriek gero eta leku handiagoa hartzen ari dira gizarte honetan. Horrela jarraituz gero, baliteke 50 urte barru gizartean internet edozertarako erabiltzea; lehen aipatu dudan bezala, adibidez: irratia entzuteko, egunkari eta entziklopedia digitalak irakurtzeko, telebista (iragaki eza) ikusteko, … Hau da, dena interneten bidez egingo da. Oso zaila bada ere, niri metodo tradizionalak mantentzea gustatuko litzaidake, nahiz eta besteak ere gizartean eragin handia izan.

Gizartean, teknologia berriek ere eragin handia dute hezkuntzan, hain zuzen ere, eskoletan. Duela gutxi eskola 2.0 proiektua txertatu dute, non ikasleek haien eskura ordenagailu portatil bana, arbela digitala, etab. izango duten. Honela, aurrerapausu bat eman dute teknologia berriarekiko hurbilketari.

Bestalde, uste dut guk ezer gutxi egin dezakegula honen inguruan. Gizarteak markatzen ditu pautak eta hauen eragina eta eboluzioa. Beraz, eta nahiz ez gustatu, interneten eragina hor dago, eta horrekin bizitzera moldatu beharko gara. Hala eta guztiz ere, umeei liburuak, egunkaria, … irakurtzen bultzatu ahal diegu, horrela, metodo tradizionalak bizirik mantentzeko.

miércoles, 20 de octubre de 2010

WEB 2.0

Web 2.0 terminoa ohiko web orrialdeen (web 1.0) hurrengo belaunaldia litzateke, zeinetan helburua internauten arteko elkarrekintza edo elkar-komunikazioa den. Web 1.0 arinagoko bere belaunaldiarekin alderatuz, daukan ezberdintasun nagusia kontsumitzaile izatetik kontsumitzaile + ekoizle izatera pasatzea da.

Edozeinek sortu dezake interneterako materiala, berau konpartitu, komentatu, eta milaka eta milaka erabiltzaileen artean nolabaiteko konexio bat sortu. Ezaugarri hau oso garrantzitsua da, denbora librearen kudeaketa ezberdina izan daitekeelako, eta orain, edukiak kontsumitu beharrean, erabiltzaile askok nahiago dute beraiek sortu.
Web 2.0-ren beste ezaugarri garrantzitsu bat, forma ezberdinak dituela da: podcast (mp3 formatuan zabaldutako irrati programak), wikiak (informazioa elkartrukatzeko balio dute), .. Beste hainbat aplikazio ere baditu: youtube, blog-ak, wikipedia, tuenti, facebook, …

Web 2.0 honetan XTML eta XMLak bereizten dira. HTML pentsatuta dago dokumentu baten egitura eta edukaik definitzeko, batera ageri dira. XML-an aldiz, edukiak eta egitura bereiztuta ageri dira, eta edozionek erabili eta aldatu dezake bertan ageri den informazioa. Honek, askatasuna eta flexibilitatea ematen du (Adibidez, blog-ak). Ordea, XTML aditu batek bakarrik egituratu dezake, eta ondorioz, ez da hain malgua.

Ondorio modura, esan dezaket gero eta gehiago erabiltzen direla teknologia berriak, kasu honetan, bereziki, internet. Gaur egun, gero eta gehiago erabiltzen dugun baliabidea da, tradizionalak alde batera utziz. Adibidez, egunkaria erosi beharrean, interneten berriak irakurtzen ditugu. Lagunekin, familiarekin,.. geratzeko edo hitz egiteko ere, tuentiaren bidez (esate baterako) egiten dugu. Arropa, janaria, ikuskizunetarako sarrerak, … ere interneten bidez eskuratzen ditugu.

martes, 12 de octubre de 2010

Irakaskuntza eta teknologia (Gorka Jakobe Palazio)

Sarrera

Kaixo! Nire izena Olatz da, eta Lehen Hezkuntzako irakaslea izateko ikasten ari naiz.
Aurten, ikasgai berri bat daukagu:  Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak.
Blog honen bitartez, ikasgai honetan ikasten dudanari buruz hitz egingo dut. Era berean, zalantzak, hausnarketak eta ateratako ondorioak ere azaleratuko ditut.